Ohiko galderak - #suspertutolosa
ohiko galderak
Egin klik hemen, Suspertu Tolosako nire kontuko pasahitza berreskuratzeko.
Maiatzaren 3an, astelehenean abiatuko da salmenta, 10:30ean, eta hilaren 15era arte, edo bonuak agortu arte iraungo du.
suspertutolosa.eus webgunean. Joan den urteko balorazioko iritziak kontutan hartuta, aurten Trianguloan ere informazio puntu bat jarriko da, eta bertara ere joan ahal izango da, nahiz eta, ahal den neurrian behintzat, online egitea hobesteko eskatu duten udaletik. Informazio puntua, astelehenetik larunbatera, 10:30-13:30 artean izango da zabalik.
Bonu mota bakarra salduko da aurten. Bonuek 20 euroko salneurria izango dute, baina udalak horietako bakoitzari 10 euro gehituko dizkionez, erabiltzaileek 30 euroko erosketa txartela izango dute gastatzeko.

Gehienez, hiru saltokitarako bonuak erosi ahal izango dira pertsonako; eta bana saltoki bakoitzeko. Alegia: pertsona bakoitzeko gehienez 3 bonu, denak ezberdinak.

Erosketa online egiteko, kontua sortu beharko da webgunean. Bonuak erosketa saskira gehitu ondoren, zure datu guztiak sartu eta automatikoki zure erabiltzailea sortuko da. Zure kontuan aldaketak egiteko, Nire Kontua botoian sakatu. Garrantzitsua: Kontutan izan beharko da, erregistratzean utzitako NAN zenbaki berarekin egin beharko dela bonuaren erabilera, gerora, aukeratutako saltokian.
Saltoki bakoitzak bonu kopuru mugatu bat izango du; hortaz, gustuko saltokirako bonurik gabe ez geratzeko, azkar mugitzea komeni da.
Lehenik eta behin, ziurtatu ez dela Spam edo Mezu baztergarrien karpetara iritsi. Zurea Gmail kontua bada, bada ezpada ere, begiratu Iragarkiak edo Promociones delako karpetan. Gure wegunean zure kontua hasita badaukazu, egin klik hemen eta deskargatu bonua eskaeraren aldamenean topatuko duzun botoiaren bitartez. Horietako inon ez baduzu mezurik, jar zaitez harremanetan gurekin info@suspertutolosa.eus helbidera idatzita, eta zer gertatu den konprobatuko dugu.
Egin klik hemen, eta Eskaerak atalean, zure bonuak deskargatzeko aukera izango duzu.
Bai, behin saltokira joaten zarenean, bonua erabili ahal izateko bonua inprimatuta eramatea derrigorrezkoa da. Inprimatzeko arazorik bazenu, Triangulo plazako informazio puntuan inprimatzeko aukera izango da, maiatzaren 15era arte, astelehenetik larunbatera, 10:30etik 13:30era.
Kontua sortzean erabilitako posta elektronikora bidaliko dira, eta dendetan erabili ahal izateko inprimatu egin beharko dira. Norbaitek bonua inprimatzeko zailtasunak balitu, Trianguloko informazio postuan inprimatzeko aukera izango du.
Irailaren 30a bitarte erabili ahal izango dira, aukeratutako saltoki edo establezimenduan. Kontuan izan, ezingo dela bonua beste establezimendu batean erabili.
Maiatzaren 15era arte egongo da informazio puntua, Kultur Etxearen aurrean. Honakoa da ordutegia: astelehenetik larunbatera, 10:30etik 13:30era.
Ez. Behin saltoki zehatz baterako bonua erosita, ezingo da saltokiz aldatu. Ekainaren 7ra arte bonuak itzuli eta dirua berreskuratzeko aukera izango da, baina ez da saltoki aldaketarik onartuko.
Bai, beti ere ekainaren 7a baino lehen egiten bada eskaera. Horretarako, info@suspertutolosa.eus helbidera idatzi edo 943 69 75 21 telefonora deitu dezakezu. Bonua itzultzeko eskatuz gero, gastatutako dirua itzuliko zaizu.